GURI BURUZ
“Justice for Kurds” mundu mailako ekimena da, kurduen eta beren askapen mugimenduaren kontrako kriminalizazio eta zapalkuntza sistematikoaz jarduten dena.
2021eko azaroaren 5ean, Justice for Kurds ekimenak, 29 pertsona ezagunen babesarekin, eskaera bat plazaratu zuen: “bakearen, demokraziaren eta giza eskubideen izenean, Europar Batasunaren kontseiluari eskatzen diogu PKK antolakunde terroristen zerrendatik kentzea”.
Ondoren, abenduaren 13an, mundu mailako 1.000 pertsona ezagunek eskaerarekin bat egin eta babestu zuten, honako aldarriarekin: “kendu PKK Ebeko antolakunde terroristen zerrendatik”. Euren artean zeuden diputatuak, senatariak, alderdi-buruak eta alkateak, sindikatuetako ordezkariak, akademia munduko pertsonak, kazetariak eta abokatuak, giza eskubideen aldeko ekintzaile eta ordezkariak, emakumeen eta bakearen aldeko antolakundeak, artistak, apaizak eta ekologistak.
Hirugarren helburua da 2022. urtean milioika sinadura lortzea. Edozeinek babes dezake ekimena. Izan zaitez parte!
