DEIALDIA
Nazioarteko Ekimenaren Kanpaina: «Justizia Kurduentzat»
PKK EB-ko ERAKUNDE TERRORISTEN ZERRENDATIK KENTZEKO PREMIAZKO DEIALDIA
Bakearen, benetako demokraziaren eta giza eskubideen mesedetan, PKK erakunde terroristen zerrendatik kentzeko eskatzen diogu Europar Batasuneko Kontseiluari.
Ezinbesteko baldintza da kurduen arazoa modu baketsuan konpontzeko eta Turkia osoan eta Ekialde Hurbilean egonkortasuna eta ehun demokratikoa berregiten hasteko. Turkiako Errepublikak eta bere komunitate kurdu zabalak irtenbide negoziatu baten bidez bakarrik lortu ahal izango dute irteera baketsua. Negoziazio horiek tartean dauden alderdi guztiak hartu behar dituzte kontuan, PKK barne, noski. Hala ere, Alderdia erakunde terroristen zerrendatik kanpo utzi ez izana oztopoa da bake iraunkorra lortzeko bidean.
Arrazoi praktiko nabarmenak, eta legezko arrazoiak ere badaude PKK erakundea zerrenda horretatik ateratzeko. PKK erakunde terroristen zerrendan sartu zuten 2002an, NATOko kide den Turkiak eskatuta. Hala ere, erabaki horren aurkako aurrekari juridiko sendoak daude. Irakur bedi Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaitza, egoitza Luxenburgon duena, eta 2018an ebatzi zuena Europar Batasuneko Kontseiluaren argudioen aurka, PKK era okerrean sartu zela EBko erakunde terroristen zerrendan 2014 eta 2017 arteko aldietan hain zuzen ere. Auzitegiak argudio horiek guztiak aztertu eta baliogabetzat jo zituen. Auzitegiaren iritziz, ez dago justifikazio nahikorik azaltzeko zergatik dagoen PKK zerrenda horretan. Prozedurako akatsez gain, epaiak zehazki aipatu zuen Abdullah Öcalanek 2013an egin zuen bakerako deia, Kontseiluak ez baitzuen hori haintzat hartu bere argudioen garapenean. Halaber, 2020an, Belgikako auzitegietan terroristaren izendapenaren baliozkotasuna aztertu zenean, zehaztu zen PKK ez zela legez halakotzat hartu behar, nazioartekoa ez den gatazka armatu baten parte delako, eta horrek gerra-legeen menpe jartzen duelako, eta ez zigor-zuzenbidearen menpe.
Bestalde, Ekialde Ertaineko azken gertaeretan PKKren rola kontuan hartzeko beharra adierazi zuen, izan ere, ez ziren kontuan hartu ez PKKren/kurduen eta Turkiako gobernuaren arteko 2013-2015 aldiko bake- eta negoziazio-prozesua, ez kurduek eskualdean beren gain hartutako papera, adibidez, Estatu Islamikoa (EI) deritzonaren aurkako borrokan.
Estatu Islamikoak (EI) 2014ko udan bere «kalifa-herria» aldarrikatu eta Iraken eta Sirian lurralde-eremu handiak inbaditzen hasi ondoren, ebidentzia gehiegi dago Turkiako Estatuak hura garatzen lagundu zuela, bereziki eremu kurduei erasotzeko laguntza emanez; PKK-k, berriz, berebiziko garrantzia izan du eraso hauen eta beste mertzenario talde batzuen porrotean ere.
Horrelako erakundeen gorakadak eta hedapenak Ekialde Ertaineko lehentasunak aldatu dituzte. PKK-k Estatu Islamikoaren (EI) eta antzeko beste erakunde batzuen aurka egindako borrokak, zalantzarik gabe, Iraken eta Sirian terrorismoaren aurkako ahaleginetan lagundu du, Irakeko Makhmour, Sinjar eta Kirkuk bezalako eremuak defendatuz eta askatuz, baita Kobane eta Siria iparraldeko eta ekialdeko beste eremu batzuk ere. Gogorarazi behar da 2014ko abuztuan, PKK-k korridore humanitario bat ezartzen lagundu zuela Estatu Islamikoak Sinjar mendian inguratutako milaka yezidi erreskatatzeko.
Herri kurduaren historian, beste mugimendu batek ere ez du lortu milioika kurdu mugiaraztea autodeterminaziorako eskubideagatik, PKK-k egin duen bezala. Ziur esan daiteke PKK-k Ekialde Ertaineko kurduen eta kurduen diasporaren artean oinarri sozial zabal eta sendoa duela. Eta PKK da, halaber, Ekialde Ertaineko demokrazia sozialaren dinamika estrategiko gisa emakumeak askatzea sustatzen eta babesten duena.
Terrorismoaren aurkako gerra globalaren esparruan, estatuek «terrorista» izendapena erabili dute oposizioari zilegitasuna kentzeko eta giza eskubideak eta askatasuna babesteko ahaleginak zapaltzeko. Estatu turkiarraren adibidea, herri kurduari dagokionez, horren adibide garbia da. PKKren zerrenda horretan sartzea kurduen aurkako mota guztietako erasoak justifikatzeko erabili da, hala nola praktika diskriminatzaileak eta borroka militarrak. Aitzakia horrekin, erabat murriztu da adierazpen-askatasuna, eta askatasun zibilak ezabatu dira; oposizioko alderdi politikoak, egunkariak, telebista-kanalak eta abar desagerrarazi dira. Buruzagi politikoak, parlamentu-ordezkariak, alkate hautetsiak eta gobernuko kazetari kritikoak espetxeratu dituzte, terrorismoarekin ustez lotutako elkarte baten aitzakian. Horrek eragin du desberdintasun endemikoak alde batera uztea, eta gizarte-arazoei heltzea eragotzi du, guztia gerra-eremu horretara eramanez.
Lelo faltsuen bidez, Europar Batasuna erabilia izaten ari da erregimen autoritarioen erasoak estaltzeko, eta horrek eragina du bai herritarren artean, bai erakundeen arteko bizikidetza zintzoan; izan ere, jazarpena herri kurdu osora hedatzen da, edozein lekutan dagoela ere, baita herri horrekin bat etorriz eta modu solidarioan jarduten duen pertsona, edo erakunde ororengana ere.
Sinatzaileak:
Achin Vanaik – Peace activist, retired Professor of “International Relations and Global Politics”, University of Delhi, India | Jonas Staal – Artist and Propaganda Researcher, New World Summit, Netherlands | Pia Maria Roll – Director & Theater Artist, Norway |
Benny Gustavsson – Chairman of the Kurdistan Support Committee, Sweden | Kariane Westrheim – Chairperson of the EU Turkey Civic Commission (EUTCC), Norway | Raúl Prada Alcoreza – Lecturer at the San Andres University |
Berthold Fresenius – Lawyer, Germany
|
Ludo de Brabander – Spokesman for the Belgian Peace Organisation Vrede
|
Roberto Rampi – Senator, Member of the Parliamentary Assembly of the Council of Europe (PACE), Italy |
David R. K. Adler – General Coordinator of Progressive International
|
Michael M. Gunter – Secretary-General of the EU Turkey Civic Commission (EUTCC), USA | Roland Denis – Former Minister of Planning, Venezuela
|
Elfriede Jelinek – Writer/Nobel Prize in Literature, Austria | Miguel Urbán Crespo – Member of the European Parliament, Spain | Rolf Gössner – Publisher and Lawyer, Germany |
Erling Folkvord – Writer & Former MP, Norway
|
Nils Andersson – Writer and Publisher, France
|
Selay Ghaffar – Women’s Right Activist and Spokesperson for Solidarity Party of Afghanistan |
Gorka Elejabarrieta Díaz – Senator of Spain and Director of International Relations and Policy for EH Bildu | Nora Cortinas – Co-founder of Mothers of the Plaza de Mayo, Argentina | Slavoj Žižek – Philosopher, Slovenia |
Håkan Svenneling – Member of the Parliament, Sweden | Norman Paech – Expert in International Law, Germany | Srećko Horvat – Philosopher, Croatia |
Janet Biehl – Author, Copy Editor, and Graphic Artist, USA | Paolo Ferrero – Former Minister, Vice President of the European Left party, Italy | Villo Sigurdsson – Former Mayor of Copenhagen Denmark |
Joel Dutto – Member of the Kurdistan Solidarity Coordination, France | Pernille Frahm – Former of the European Parliamentand Member of Parliament, Denmark |
Supported by more than 1000 signatures